erakustaldi extremoak funbox factory

Moto Trial Show

ikuskizuna

IKUSKIZUNA

letra larriz.

Moto Trial Show

Trialeko bi motorren arteko lehiaketa zirraragarria egiten dugu, bietan onena nor den jakin nahian. Motor batekin gainditzeko ia ezinekoak diren modulu eta oztopo ezberdinekin osaturiko zirkuitua dugu, eta bertan pilotuek beraien abilezia erakutsi beharko dute, modu honetan lehia estu bezain dibertigarria osatuz. Bitartean, trialsineko bizikleta bat izango dugu gurekin, triala egiteko beste modu bat plazaratuz eta ikuskizunari emozio gehigarri bat jarriz.

 

TALDEA

  • Xuban Iragorri
    Xuban Iragorri Mototrial Pilotoa

    Oiartzun, Gipuzkoa – 1997

    Junior kategorian, Euskal Herriko txapelduna 2008 eta 2009 urteetan

    Errioxa eta Nafarroko txapeldun totala 2014 urtean.

    “Expert” kategorian txapelduna 2016 eta 2015 urteetan.

    Espainiako txapelketan 5º postua.

  • Eduardo Goikoetxea
    Eduardo Goikoetxea Mototrial Pilotoa

    Iruñea, Nafarroa Garaia – 1990

    Errioxa eta Nafarroko txapelduna 2011 eta 2012 urtean.

    Errioxa eta Nafarroko txapelketan 4º postua 2014 urtean.

    Errioxa eta Nafarroko txapelketan 3º postua 2015 eta 2016 urteetan

     

  • Patxi Castillo
    Patxi Castillo Speaker - aurkezlea

    Bera, Nafarroa Garaia – 1992

    Bertsolaria, 12 urte zituenetik jendaurrean kantari, 2011tik Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartzailea urtez urte. Hainbat plaza eta sariketetan 150 saiotik gora kantatua.

    2012tik kirol proba ezberdinak aurkezten ditu: mendi lasterketak, txirrindularitza probak, herri kirol ikuskizun eta txapelketak, eta beste hainbat sariketa.

    2010ko udatik, zozketa ezberdinak aurkezten ditu: merkatarien elkarteenak, zozketa benefikoak… eta baita beste hainbeste ekitaldi ere, omenaldiak tarteko.

    Kontseiluak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak martxan ipinitako “Tonbola Ibiltaria” proiektuaren barnean dinamizatzaile eta saltzaile lanetan aritua herriz herriko jai eta festa egun ezberdinetan.

    2014ko urritik Xorroxin Irratiko asteroko kolaboratzailea.

     

MOTO TRIAL SHOW ZIRKUITOA

18