gozamena
begi-bistan.
zuen herrian inoiz ikusi gabea
2011n hasi ginenetik, Funbox Factory goi-mailako arrisku kirolariz osatutako taldea da, eta modalitate eta disziplina hauek duten aitorpen eta zabalkunde murritza ikusirik, horri buelta emateko sortu zen enpresa hau. Ahalik eta jende gehienarengana iristeko eta egiten duguna ezagutarazteko helburua dugu egiten ditugun ekintza guztietan.
Kirol-ikuskizun izugarria eskaintzen dugu, zuzenean oso gutxitan ikusten dena. Gure pilotuen trebezia eta dohainak erakutsiko ditugu, baita bizikletak, motorrak, patinak… ardatz harturik egiten ditugun trikimailu eta akrobaziak ere. Publikoaren gozagarri diren ikuskizun hauetan ikusleak ere hauen partaide eta protagonista bihurtzen ditugu ekintzetan zehar.
Arrisku kirolen munduan 15 urteko esperientzia eta Funbox Factory sortu zenetik 9 urteko esperientzia izanda, arlo horretan profesionalak izatea lortu dugu, eta adrenalinaz betetako ikuskizuna eskaintzea lortu dugu, ikusleek inoiz ahaztuko ez dutena, familia guztiarentzako dibertigarria, harrigarria eta egokia izateari utzi gabe.
ikuskizun
aukerak.
Aukera ezberdinak eskaintzen ditugu, gustu batzuen edo besteen arabera. Denek oinarri berdina daukate, gurpil gainean egiten ditugu eta abilezia eta ikusgarritasuna uztartzen dira horietan. Modalitate ezberdinek ere protagonista ezberdinak dituzte ikuskizun bakoitzean, eta horrek ikutu ezberdinak ematen dizkio erakustaldiari.
Zuek ipini lekua,
utzi beste guztia gure esku.
Prest?
Goazen…
Jauzi!
